Ongi etorri Ainara Asurmendiren fisioterapia zentrura

20 urte baino gehiagoko esperientzian ehunka paziente artatu ahal izateak eta fisioterapiako azken aurrerapenetan egunean egotea ahalbidetu diguten etengabeko formakuntzak, traramendu-aukera zabala eskaini ahal izateko bermatzen gaituzte.

Tratamenduak

Gure helburua, baita zurea ere, zure errekuperazioa da eta horregatik gure sesio guztietan egunez egun patologia bakoitzaren aurrean efektibitate handiagoa erakusten duten erreminta terapeutiko desberdinak praktikan jartzen ditugu horrela zure minaren aurrean eraginkortasun handiagoa lortuaz.

Ezagutu gaitzazu

Gure filosofía arreta pertsonalizatu, indibiduala eta bakarra izatean oinarritzen da eta paziente bakoitzaren eboluzioaren jarraipen zehatza egiten dugu, giro lasai eta erlaxatu batean, itxaron beharrik gabe eta estutasunik gabe;izan ere, aldez aurretik hitzordua eskatuta etorriko zara beti.

Bertan ematen den tratuak familia-giroa bermatzen du, gure pazienteak gustura eta konfiantzazko giro batean senti daitezen. Paziente bakoitzaz arduratzen gara.

Slice 1

Gure instalazioak

Ainara Asurmendi Fisioterapia zentroa zure ongizaterako eta erosotasunerako diseinatutako zentroa da. Antsoainen dauden gure instalazioek zainketa integralaren gure filosofia isladatzen dute: giro lasaiak eta esperientzi terapeutiko optimoak bermatu ahal izateko diseinatutako gelak. Gu bisitatu eta bereizten gaituen harmonia sentitzera gonbidatzen zaitugu, txoko bakoitza zure errekuperaziorako eta erlaxaziorako pentsatua baitago.

48€

sesioa

Zure osasuna eta denbora baloratzen ditugu, eta horregatik 50 minutuko eta 48€-tako tarifa bakarreko sesioak eskaintzen ditugu.

aioen kopurua kasu indibidual bakoitzari egokitzen da, zure behar espezifikoetarako tratamendu egokia ziurtatuz.

Kontaktatu

Bai zure bizi-kalitateari eragiten dioten minengatik, bai kirol-lesio batengatik, mugimendu bat berreskuratzeagatik, edo, besterik gabe, ongizatez hobe egoteagatik…. Gurekin harremanetan jarri eta jakin nola lagun zaitzakegun!

Astelehena 9:00etatik 19:00etara
Asteartea 9:00etatik 20:00etara
Asteazkena 9:00etatik 19:00etara
Osteguna 9:00etatik 19:30etara
Ostirala 9:00etatik 16:00etara

Jose Maria Jimeno Jurio kalea, 1 behea
31013 Antsoain, Nafarroa